Segurtasuneko eta suteen aurkako babes-sistemak eta su-itzalgailuak jartzeaz arduratzen gara 1990 urteaz geroztik.
Gure esperientzia luzeari esker, etengabeko teknologia-berrikuntzetara egokitu gara, baita enpresen gero eta behar konplexuagoetara ere. Horretarako, gure langileak etengabe prestatzen ditugu, kalitatezko zerbitzua ematen dizugu eta eskaintzen dizugun arreta pertsonalizatua da. Bestalde, Gipuzkoa osoari zerbitzua eman ahal izateko, Lasarte-Orian ditugu instalazio zentralak eta delegazio bat Bergaran.
Ditugun teknikari espezializatuei eta aditua den ingeniaritza-sailari esker, edozein obra edo instalaziori aurre egiteko prestatuak gaude, aztertze-, diseinu- eta proiektu-fasetik hasi eta instalatu nahiz martxan jartzeraino.
Gure bermerik eta aurkezpen-gutunik onenak honakoak dira: gure bezero-zerrenda luzea eta bezerook gurekiko duten leialtasuna.