Su Itzalgailuak
​
Aparatu honen edukia kanpo presio bidez zuzentzen da sutearen aurka. Karga-kopuru desberdinekoak izan daitezke; eta agente itzaltzailearen arabera, pisu estandarizatuak aurki daitezke.
​
Dituzun arrisku, premia eta aurrekontuari ondoen egokitzen den su-itzalgailua aholkatuko dizugu
Erabiltzen den agente itzaltzailearen arabera, 3 mota hauetakoak ditugu:
​
CO2:
Karbono dioxidoa gasa denez, su-itzalgailuaren barruan konprimitzea ahalbidetzen du, eta, horri esker, ez du deskarga eragingo duen beste inongo produkturik behar. Karbono dioxidoaren beste berezitasun bat da ez duela argi indarra eroaten. Horrenbestez, arrisku elektrikoa duten suteetan erabil daiteke.
Gainera, su-itzalgailu honek, behin erabilita, ez du inongo hondakinik uzten, eta hartara, sutearen ondoren, gunearen garbiketa saihestuko dugu.
​
ABC hautsa:
Arruntenetakoa da. Agente itzalgailu honek sua modu azkarrean eta ez toxikoan itzaltzen lagunduko digu. Gainera, oso egokia da A, B eta C motako suak itzaltzeko. Baina, karbono dioxidoz osaturiko su-itzalgailuak ez bezala, eragindako gunean hondakina utziko du. Hori dela eta, ez da gomendagarria aparailu elektrikoetan edota hautsak kaltetu ditzakeen guneetan erabiltzeko. Barruan duen eragile kimikoa toxikoa ez den arren, proiektatzen den gunearen arabera, eta sortutako hauts eta ke-giroak eraginda, arnas aparatuko arazoak sor ditzake, eta baita ikusmeneko zenbait arazo ere.
​
Hidrikoa:
Kasu honetan, sua itzaltzeko erabiltzen den agentea funtsean, ura eta gehigarrien arteko nahasketa da. Oso eraginkorrak dira A motako suteetan, baina arriskutsuak izan daitezke sute elektrikoetan edota urarekin modu kaltegarrian erreakzionatzeko moduko substantziek parte hartzen duten suteetan.