Suteak Detektatzea
Zure enpresa edo etxerako diseinatu, instalatu eta mantentzen ditugun suteak detektatzeko ekipoek teknologia-mailarik gorenena dute.
Horri esker, suaren aurkako segurtasun iraunkorra bermatzen dizugu
Suak detektatzeko bi instalazio mota daude:
Sute-detekzio arrunta:
Gunearen arabera sailka ditzakegu sistema honetako osagaiak (detektagailuak, sakagailuak, eta abar). Sute baten aurrean, detekzio- edo alarma-gunea aktibatzean, sirenek soinu edo argi bidezko abisuak igortzen dituzte.
Sute-detekzio analogikoa:
Teknologia aurreratuagoa erabiltzen duenez, osagarri dituen detektagailu, sakagailu, sirena eta modulu bakoitza ezagutzen du, eta horri esker sutea modu zehatzagoan lokalizatu dezake. Horrenbestez, instalazio-mota hau, zalantzarik gabe egokiena da bulego, hotel, ospitale, eta antzeko eraikin handietarako. Izan ere, konpartimentu asko dituztenez, detektagailu arruntekin zaila litzateke zehaztea non dagoen alarma-gunea.
Gainera, eraikina ebakuatzea behar den kasuan, sute-detekzio analogikoak ebakuazioan funtsezkoak diren beste instalazioetako osagaiak kontrolatzea ahalbidetzen du. Adibidez, su-hesi diren larrialdiko ateak, airea girotzeko eta aireztatzeko sistemak, eta abar.
Bestalde, sute-detekzio analogikoan detekzio arrunta duten zentralak edo gasaren bidezko su-itzaltze automatikoa txertatu daitezke. Horri guztiari esker, sistema honek kontrolera, integraziora eta eraginkortasunera begira ezaugarri ezin hobeak ditu, detekzio arruntean lortu ezin direnak.