SUH (Suteetako Ur-Hartunea)
SUH ur-hartunea da, suteak eragindako behar baten aurrean ur-emari kopuru jakin bat lortzeko diseinatutakoa. Hiriko ur-hartunetik har daiteke (baldin eta independentea bada eta emari, presio eta abarren parametro estandarizatuak ziurtatzen baditu) edota norberaren ur-biltegitik. Armairuetan instalatzen dira eta ur-sargunea ere badauka, ur-irteera daukan aho ekipatua ere baduena.
Kontsulta egiguzu SUH ekipamendua instalatzeko izan dezakezun premia edo betebeharraz eta dauzkazun aukera eta prezioez aholkatuko dizugu
Maukaren diametroaren arabera, bi motatakoak daude:
· 25 mm-koa. Segundoko 1,6 litroko ur-emariak erabiltzen ditu eta erabilerrazak da. Eta oso gomendagarria ez den arren, pertsona bakar batek erabil dezake.
· 45 mm-koa. Segundoko 3, 3 litroko ur-emariak erabiltzen ditu, eta bi pertsona behar dira erabili ahal izateko. Horrez gain, zuzen eta eraginkor erabili ahal izateko gomendagarria da aurrez zenbait informazio izatea.
Nola erabiltzen dira?
Pertsona batek maukaren aho-muturra erabat zabalduta eta suteari begira dagoenean (baino hortik distantzia batera dagoela) aho-muturrari tinko heldu behar dio eta bitartean, beste bati armairuko uraren balbula irekitzeko esango dio.
Hori egin bezain pronto, uraren balbula ireki duen pertsonak bizkarretik heldu behar dio uraren aho-muturra eusten ari denari maukaren pisuari eusten laguntzeko; horrela, aho-muturra kontrolatzen ari dena lasaiago mugitu ahalko da.
Mauka presurizatua dagoenean eta bi pertsonak zuzen kokatuta, ur-irteeraren presioak eragindako atzerako inpultsoari eusteko moduan, pita ireki eta ura sutera zuzendu behar da itzali ahal izateko. Suteak dezente irauten badu, egoera hori luzaraziz, komenigarria da erreleboak egitea.